AKTUALITATEA

ALBISTEAK

Euskal legeen aurka helegiterik ez jartzeko eta indarrean daudenak kentzeko egitasmoa eztabaidatuko du bihar Kongresuak, EH Bilduren ekimenez

| 2021-06-14

Euskal erakunde eta parlamentuek onartutako legeen aurkako helegiteak bertan behera uzteko eskatuko du EH Bilduk biharko osoko bilkuran. Orain arteko bide judiziala alboratzea eta elkarrizketa eta negoziazioa lehenestea du helburu Mertxe Aizpurua bozeramaileak defendatuko duen mozioak.


Lanaren Nazioarteko Erakundearen hitzarmena berresteko eskatu dio EH Bilduk Espainiako Gobernuari, etxeko langileen eskubideak aitor daitezen

| 2021-06-11

Bel Pozueta diputatuak Legez besteko Proposamena aurkeztu du Kongresuan, OITren 189 hitzarmena berretsi dadin 201 gomendioarekin batera. Zaintza lanez arduratzen diren pertsonen lan eskubideak gainontzeko langileekin parekatzeko deia egin du.


Euskal erakunde eta parlamentuek onartutako legeen aurkako helegiteak bertan behera uzteko eskatuko dio bihar Aizpuruak Icetari

| 2021-06-08

Presazko interpelazioa egingo dio bihar EH Bilduren Kongresuko bozeramaile Mertxe Aizpuruak Espainiako Gobernuko Lurralde Politikako ministro Miquel Icetari. Orain arteko bide judiziala alboratzeko eta elkarrizketa eta negoziazioa lehenesteko exijituko dio Aizpuruak.


COVID pasaportea lortzeko proben doakotasuna eskatu du EH Bilduk

| 2021-06-07

Oraindik txertorik jaso ez duten herritarrengan sor dezakeen diskriminazioaz kezkatuta, ezkerreko indar subiranistak Legez besteko Proposamena aurkeztu du gaur Kongresuan, bidaiatzeko ziurtagiri digitala indarrean sartu den egun berean. Iñaki Ruiz de Pinedo diputatuak Espainiako Gobernuari eskatu dio baliabide propioak jar ditzala COVID pasaportea lortzeko testen doakotasuna bermatzeko.


Senatuan Kolonbiako bake prozesua babesteko onartutako mozioa

2023-03-01

2023ko aurrekontu akordioa Espainiako Gobernuarekin

Independentisten aurkako espioitza politikoa salatzeko adierazpen bateratua

2022ko aurrekontu akordioa Espainiako Gobernuarekin