AKTUALITATEA

| 2026-06-04

EH Bilduk, beste talde parlamentario batzuekin batera, Defentsa Ministerioari eskatu dio 2028an Tiro eta Bonbardaketa Poligonoaren errentamendu-kontratua ez berritzeko. Halaber, lurraldearen mesedetan egongo diren etorkizuneko alternatibak bermatzeko behar adinako finantzaketa izango duen birmoldaketa-plan bat eskatu dute.