Iruñea

Asiron: "Iruindarron bultzadarekin Iruñeak aldatzen jarraituko du"

Iruñea aldatzen jarraitzeko talde berria aurkeztu dugu Zentral Antzokian.

| 2019-03-31 19:22:00

Asiron: "Datozen hauteskundeak eskuinaren eta ezker progresistaren arteko plebiszitua dira"

EH Bildu Iruñeko udalerako zerrenda aurkeztu du, "biharko Iruñea eraikitzen jarraitzeko ilusioarekin".

| 2019-03-28 19:31:00

Iruñeko Udaleko Alkatetza berresteko hautagaia den Joseba Asironek, zerrendaren aurkezpen ekitaldian baieztatu zuenez, "datozen hauteskundeak eskuinaren eta ezker progresistaren arteko plebiszitua izanen dira". Asironek "konplexutzat" definitu zuen egungo Nafarroako egoera politikoa, non "eskuin atzerakoienak zentzugabekeria batean bat egin duen, Navarra Suma deitu dutena, menpeko Nafarroa alegia", zein bere ustetan "aldaketaren aurkako fronte bat besterik ez den". 

Ekitaldian 200 pertonatik gora bildu ziren eta haien aurrean nabarmendu nahi izan zuen azken urteotan Iruñeko Udaletik egin den lana. "Gaur, lau urteko lanari esker, esan dezakegu Iruñea sozial eta solidarioagoa dela, berde eta jasangarriagoa, justuagoa, partehartzaileagoa, feministagoa eta ekonomikoki osasuntsu eta kulturalki bizirik dagoena". 

Diskurtsoari amaiera emateko, alkateak adierazi zuen hauteskundeetan "hodei beltz bat ageria da ortzimugan, Iruñeak bizi duen udaberriari mehatxuka. Hiru buruko eskuina da, ustelkeriarena, autogobernuarekin bukatu nahi duena eta frankismoa zuritu nahi duena". "Menpeko Iruñea bat nahi dutenen aurrean, Nafarroako autogobernua baztertu dutenen aurrean, Iruñea errebelde bat eraikiko dugu, injustiziari, matxismoari, ultraeskuinari eta gure izaeraren aurkako erasoei aurre egiteko". 

ALBISTEAK

EH Bilduk adierazpen instituzional bat aurkeztu du adierazpen askatasunaren eta Sanfermin parte hartzaile, herrikoi eta anitzen alde

2019-06-27 18:00:00

EH Bilduk salatu du udal bandoak adierazpen askatasunaren aurka egiten duela eta elkarbizitza gaiztotu nahi duela

Iruñean Joseba Asiron buru duen gobernu aurrerakoi bat osatzeko elkarrizketa bideak aztertzeko dokumentu bat helarazi die EH Bilduk PSN eta Geroa Bai alderdiei

2019-06-11 12:49:00

PSNk ezezkoa eman dio EH Bildurekin biltzeari, zeinek, beti ere, eskua luzatuta mantentzen duen gobernu edo inbestidura akordio bat erdiesteko

Joseba Asiron: "Eskuinari Iruñean agintzea eragozten ahaleginduko gara azken unera arte"

2019-05-28 11:45:00

EH Bilduko hautagaiak argi utzi die sozialistei eurena izango dela erantzukizuna baldin eta Navarra Sumaren alkatetza ahalbidetzen badute.

"Gure konpromisoa aldaketaren eta gobernu ezkertiar eta aurrerakoi bat alde bozkatu duten herritarren alde lan egitea izango da"

2019-05-26 11:24:00

Joseba Asironen balorazioa Iruñeko udal hauteskundeetako emaitzak ezagutu eta gero