Irun

Ostalaritzaren eta tokiko merkataritzaren aldeko apustu irmoa egin dezala eskatzen diogu udal gobernuari.

| 2020-08-31 17:31:00

Jakin badakigu, ostalaritza eta merkataritza txikiaren egoera COVID19a baino lehen gainbeheran zegoela, baina zalantzarik gabe, pandemiaren agerrerak sektorearen krisia areagotu du. Ez dugu ahaztu behar martxoan taberna guztiek eta denda askok itxi behar izan zutela eta fase ezberdinetan hainbat neurri murriztaile jasan behar izan dituztela.

Lakuako gobernuak hartutako azken neurrien artean 3. eta 4. mailako baimenak dituzten taberna eta diskotekak, hau da ordutegi zabalenak dituztenak, ixteko agindua dago. Irungo udalak 3. mailako baimena duten taberna hauei egunez irekitzeko baimena emateko eskaintza egin die, hori ahalbidetzeko 118,25 euroko tasa ordainduta. Esan gabe doa ondo ikusten dugula taberna hauek irekita mantzeko neurri hau. Hala ere, espazio publikoaren okupazio tasarekin (terrazak) onartu zen moduan, gure taldeak tasa honen %95eko hobaria eskatuko du.

Egoera horretatik harago, gure kezka azaldu nahi dugu ostalaritzak eta merkataritza txikiak bizi duten egoerarekin. EUSTATen aurtengo datuen arabera 2011tik 2019ra, Irunen 1268 komertzio izatetik 833 izatera pasa gara, hots, 375 komertzio gutxiago (%33,37 gutxiago) EAEko zifrarik altuenetakoa. COVID19aren ondorioz aurreikuspenak are ezkorragoak dira.

Honen aurrean, Irungo EH Bilduk beharrezkoa ikusten du bi sektore hauei laguntzak ematea. Gure taldearen babesa izan zuen Irun Aurrera planarekin laguntza txiki bat jaso zuten, baina bere garaian esan genuen bezala, ez da nahikoa, are gutxiako koronabirusaren kolpea denboran luzatzen bada. Beraz, Irungo EH Bildutik aipatatutako sektoreen aldeko apustu irmoa egin dezala eskatzen diogu udal gobernuari eta merkataritza eta ostalaritza eragileekin batera elkarlanean aritu dadila. Horiek baitira sektorea ondoen ezagutzen dutenak

Azkenik, tokiko dendetan kontsumitzeko deia luzatu nahi diegu irundar guztiei. Gure auzo eta kaleei bizitza ematen dieten dendak dira, kalitatezko produktuak dituzte eta gertuko arreta ematen digute. Ez ditzagun galdu!

Irunen PREST gaude

| 2020-07-08 16:26:00

Irunen PREST gaude langile eta pertsonen bizimoduak politikaren erdigunean jarri eta hobetzeko.

PREST Gasteizen politika feminista, aurrerakoi eta jasangarriak aurrera eramango dituen lehendakaria izango dugulako.

Igandean, ezkerreko subiranisten bota bat bera ere ezin daiteke etxean geratu. Merezi duzun herria egiteko PREST gaude.

MADDALEN IRIARTE LEHENDAKARI izateko PREST!