Halaber, Espainiako Espainiako Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioari zein Eusko Jaurlaritzaren Garraio Sailari eskatuko diete ahalik eta gehien gutxitu dezatela Adif eta ETS Gipuzkoan egiten ari diren AHTren obrek aldiriko zein distantzia erdiko trenen zirkulazioan eragiten duten kaltea.
Azken hilabeteetan, EH Bilduren alkate ugarik mozioak aurkeztu dituzte euren udalerrietan. “Azken hilabeteotan udalerri askotan mozioak onartu ditugu, zerbitzuaren arduradunei zerbitzuaren gainbehera eten dezatela eskatuz”, adierazi du Aizpea Otaegi Orereta/Errenteriako alkateak. Izan ere, zerbitzu hori egunero milaka gipuzkoarrek erabiltzen duten arren, Adifek, Renfek eta Espainiako Sustapen Ministerioak oso inbertsio gutxi egin dituzte azpiegitura hori hobetzeko.
Mozioak sartzeaz gain, prentsaurrekoan parte hartu duten EH Bilduren alkateek iragarri dute eskutitz bana bidaliko diotela Espainiako Garraio eta Mugikortasun jasangarrirako ministro Oscar Puenteri. Aurrez azaldutako egoera guztia salatzeaz gain, urgentziaz eskatuko diote Renfe operadoreari Irun-Brinkola aldiriko zein erdiko distantziaren linean eskaintzen duen zerbitzuaren maiztasunak eta ordutegiak bete ditzala.
Alkateek udaletan egingo dituzten ekinbideei gehitu behar zaizkie EH Bilduren Espainiako Senatuako, Gipuzkoako Batzar Nagusietako eta Eusko Legebiltzarreko ordezkariek aurkeztuko dituztenak:
• Senatuan, ahozko galdera egingo zaio Puente ministroari garraio batzordean, egoeraren inguruan kontuak eskatu eta galdetzeko zein neurri hartzeko asmoa duen. Aurrez, maiatzaren hasieran, idatzizko galderak erregistratu zituen EH Bilduk senatuan.
• Gipuzkoako Batzar Nagusitan, Azahara Dominguez Mugikortasun diputatuari alternatibak martxan jar ditzala eskatuko zaio. Eta, ekainaren 5eko osoko bilkuran, ebazpen proposamena landuko da.
• Eusko Legebiltzarrari eskatuko zaio bere gain har dezala dela Renfe-ren eskumena, 2027ra begira.