AKTUALITATEA


| 2025-11-20 10:38:00

Bidasoa Kirol Elkarteak 'Lurraldea Gara' ekimena aurkeztu du, klubaren konpromisoa Euskal Herriko lurraldearekin sendotzea eta eskubaloia belaunaldi berrietara hurbiltzea helburu duen ekimena. Prentsaurrekoan izan dira EH Bilduko ordezkariak.

Gurutz Aginagalde presidentearen hitzetan, «Lurraldeko klubekin elkarlanean aritu gara, haien lana errespetatuz eta balioetsiz, eta orain urrats bat gehiago eman nahi dugu: Bidasoaren eragina Euskal Herri osora zabaltzea».  Zentzu honetan, eskubaloia maite duen jendearengana gertutatu eta Bidasoa klubaren erreferentzialtasuna lurralde osora eraman nahi dute.

Nortasun hori balioan jartzen duen kamiseta bat ere diseinatu dute, ostiralean aurresalmentan eskatu ahalko direlarik. 

Elastikoa ikurrinaren koloreetan oinarrituta eta bi partida ofizialetan estreinatuko da: azaroaren 29an, Artalekun, Valladoliden aurka; eta abenduaren 2an, EHF European Leagueko talde-faseko azken jardunaldian, Flensburgen aurka.