Datorren urterako Igorreko aurrekontuei hasierako onarpena emon geuntsen atzoko plenoan. Gure aldeko botoak eta EAJren abstentzinoagaz, kontrako boto barik onartu zan.
Bertan aipatutakoaren arabera, partida batzuk, beste urte batzuetan egin bezala, aurtengo erremanentea heltzerakoan osatuko dira eta ondorengo inbertsinoak burutzeko aukera mahaigaineratu genduan:
Asfalto kanpaina (Herriko bideen konponketak)
Arratiako Ziklista Elkartearentzat aterpea
Eskolako patioa. I eta II. faseak
Gazteguneko proiektoaren erredakzinoa
Gezalako oinezbidea
Kiroldegiko II. Fasea
Urbanizazio konponketak (Herriko azeretako konponketak)
Asfalto kanpaina eta urbanizazio konponketak aurrekontu partehartzaileetako batzarretan jaso doguzan proposamenak dira.