AKTUALITATEA


| 2019-11-26 10:13:00

Gure zinegotzien aldeko botoakaz eta EAJ-PNVkoen kontrakoakaz, "Gaztegune" proiekturako, Lehendakari Agirre kaleko 17 eta 13 zenbakietako beheko solairuetan dagoan lokalaren eta alboko hiri-lursaila erostea erdietsi dogu, gaia atzoko osoko bilkuratik pasatu ostean.

Atzo, azaroaren 25eko udaletxeko pleno aretoan iznadako osoko bilkuran, Lehendakari Agirre kaleko 17 eta 13 zenbakietako beheko solairuetan dagoan lokalaren eta alboko hiri-lursailaren erosketa bozkatu zan. Gure udal taldetik baiezkoa emon genduan arren, EAJ-PNV kontra agertu zan. Izan ere, proiektu honen kontra mantendu izan dira hasieratik, eta oraingoan ere modu berean, udal-teknikariek egindako txostenak kolokan jarrita, euren jarrera berretsi eban.

Gure aldetik, gazteen beharrizanei aurre egiteko plangintza hau ezinbestekoa dala azaldu dogu betiere. Hortaz, atzoko plenoaren ostean, lokala erosi eta proiektu honetan beste pauso bat emotea lortu dogu.