Igorreko udaletik iragarri moduan, COVID 19ak merkatarien eta gainontzeko behargin autonomoen artean eragindako egoera ekonomiko latzari aurre egiten laguntzeko eta gure herriko aktibitate ekonomikoa sustatzeko helburuarekin, diru-laguntzetarako deialdia onartu da. Igorreko EHBildun, argi daukagu gure herritarrak direla lehenengo helburua eta gainontzeko egitasmoen gainetik baldin bada ere bizitzak erdigunean ipini behar direla.
Diru-laguntzen oinarriak azterketa sakonaren ostean datoz, AMEko zuzendaritzako ordezkariekin biltzeaz gain, hainbat kontu aztertu dira oinarriak paperera ekarri aurretik, hala nola, diru-laguntzak jaso ahal dituzten interesatuen kopurua, udalaren gaitasuna epe hurbilera, udaleko teknikarien ekarpenak ...
Oinarrien zirriborroa maiatzaren 15ean oposizioko alderdiari bidali ondoren, pasa den astelehenerako, maiatzaren 25erako, bilera telematikoa deitu genuen Igorreko Udaleko zinegotzi guztiok gaia lantzeko. Bilera baino egun batzuk lehenago, Igorreko EAJ-PNVk bere sare-sozialetan argitaratutako proposamen berbera erregistratu zuen udalean, inolako azterketa edo zehaztapenik gabe, diru-laguntzetarako kopuru orokor bi jarriaz. Batzarreko gure asmoa argia izan zen eta horrela adierazi zitzaien EAJ-PNVko zinegotziei: diru-laguntza deialdia lehen bait lehen ateratzeko asmoa zegoenez, alderdi politiko bien babesa izanez gero, alkate-dekretuz asteartean bertan aterako zela. Alderdien planteamenduen arteko distantzia ikusita eta EHBilduren asmoa adostasuna lortzea izanik, diru-laguntza honetarako proposamena idatziz zehazteko eskatu zitzaien. Horretarako denbora eskatu zuten eta ondorioz, gaurko ez-ohiko plenoaren deialdia egin zuen Illart Gumuzio alkateak.
Ostegunean EAJ-PNVk aurkezturiko bigarren planteamenduaren berritasun bakarra, hasierako proposameneko diru kopuruen desglosea izan zen. Diru-laguntza honetara bideratuko kopuruari dagokionean euren proposamenetik ateratzen dugun ondorio bakarra, EHBilduk planteatutako zifrarekin bat egin dutela eta prentsan eta sare-sozialetan defenditzen zituzten zifrak sakonki aztertu ondoren arrazoia ematen digutela da.
Gai hau udalaren eskumena izan ez arren, Igorreko Udalak badauka COVID-19ak eragindako egoera iraultzeko beste tresna bat. Hori dela eta, Igorreko Udalarena laguntza osagarritzat ikusten dugu eta egoera luzatuz gero, udalaren gaitasunaren arabera, ez dugu baztertzen antzeko ekimen gehiago sustatzea.
Datozen egunotan, Igorreko Udaletik, diru-laguntza honen inguruko informazioa zabaltzen hasiko gara eta bestelako sustapenak garatzeaz gain krisi honi aurre egiteko neurri ezberdinak hartzeko lanean jarraituko dugu. Igorre, aurrera doan herria!
"Onartu cookie guztiak" aukeratzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzu erabiltzaile-esperientzia hobea eskaintzen dizugu eta webgunearen erabilera aztertzeko. "Egokitu zure hobespenak" sakatuta, zein cookie-k baimendu aukeratu dezakezu. Gure webgunearen funtzionamendu egokirako funtsezko cookieak baino ez dira beharrezkoak eta ezin dira ukatu
Cookie ezarpenak
Gure webguneak lau cookie mota gordetzen ditu. Edonoiz aukeratu dezakezu zein cookie onartzen dituzun eta zeintzuk ukatu. Gehiago irakurri dezakezu zer diren cookieak eta zer motatako cookieak gordetzen ditugun gure Cookie Politikan.
arrazoi teknikoengatik beharrezkoak dira. Horiek gabe, baliteke webgune honek behar bezala ez funtzionatzea.
beharrezkoak dira webguneko funtzionaltasun zehatzetarako. Horiek gabe, baliteke eginbide batzuk desgaituta egotea.
webgunearen erabilera aztertzeko eta bisitariaren esperientzia hobetzeko aukera ematen digu.
baimendu zure esperientzia pertsonalizatzeko eta eduki eta eskaintza garrantzitsuak bidaltzeko, webgune honetan eta beste webgune batzuetan.