AKTUALITATEA


| 2022-07-06 11:25:00

Iruñean bildu ziren Europako dozenaka ordezkarik Ukrainako gatazkari eta hori nazioartean izaten ari den eraginari buruz hitz egin zuten, baita Europako autoritarismoaren gorakadari buruz, Europan sortzen ari diren independentziaren aldeko mugimendu eta dinamikei buruz, eta herrien subiranotasuna tokiko esparrutik sustatzeko politika zehatzei buruz ere. Azken panel horretan, hain zuzen ere, udalerrietako hiru ordezkarik beren esperientziak azaldu zituzten: Valladolideko (Espainia) ordezkariak ur-hornidura publifikatzeko proiektua azaldu zuen, Oñatiko ordezkariak Onaro telekomunikazio enpresa publiko baten sorrera- eta Hernaniko alkateak Hernani Burujabe proiektuaren berri eman zuen. 

Horrela, Hernaniko alkate Xabier Lertxundik eremu sozioekonomikoan subiranotasuna tokikotik sustatzen duen Hernani Burujabe proiektua aurkeztu zuen. Lertxundik Hernanin proiektu honen filosofiaren baitan garatzen ari diren ekimenei buruz hitz egin zuen: energia komunitateari buruz, auzozaintza programari buruz, elikaduraren inguruko mugimenduari buruz... Hortaz, alkateak jakinarazi zuenez, Hernani Burujabe proiektuaren oinarria tokiko ekonomia sustatzea da, herritarren, gizarte-mugimenduen, enpresen eta toki-administrazioen inplikazio aktiboarekin.

The Left taldeak langileria, ingurumena, feminismoa, bakea eta giza eskubideak defendatzen ditu Europako Parlamentuan. Koalizio honetan parte hartzen duten taldeek sozialki bidezkoa eta jasangarria den Europa bat defendatzen dute, nazioarteko elkartasunean oinarritua.