AKTUALITATEA


| 2024-06-05 12:35:00

Bost urte daramatza  fundazioak,  Errausketaren Aurkako Mugimenduak eskatuta,  erraustegiaren  inguruko  bost kilometroko erradioan  kutsaduraren bilakaera  aztertzen,  besteak beste,  arrautz, landare, ur eta lurr ean pilatzen diren dioxina, furano, PFAS eta metal astunen kantitateen bilakaera neurtze n . H orretarako, besteak beste, Hernaniko zenbait gunetan hartzen dituzte lagina k . Hernanin hilaren 22an egin zuen ToxicoWatchek bere azken txostenaren emaitzen aurkezpena, eta kezkaz erreparatu ahal izan diogu hainbat daturi, besteak beste, dioxinaren igoera handia baita Hernaniko  zenbait tokitan hartutako laginetan . Hain zuzen ere,  etxalde bateko arrautzen kasuan,  bost aldiz handiagoa da  orain dioxina kopurua  neurtzen hasi ziren urtean baino, 2019an,  alegia .  Fundazioaren arabera, bost urtean  7,6  pikogramo baliokide toxiko tik  (pg-EQT)  35er a  igo da  dioxina  kutsadura  arrautzetan . 2019an, lehen lagina hartu zutenean, artean ez zegoen  martxan Zubietako erraustegia. EH Bilduk badaki erraustegi ak sortutakoaz  gain, beste jarduera kutsagarri batzu ek ere eragina izan dezaketela datu horietan , baina iruditzen zaigu jarraipen zorrotzagoa eman behar zaiela datuei, etorkizunean  ingurumenean eta pertsonen osasunean kalterik izan ez  dadin .  Hori dela-eta, dei egiten diegu erraustegiaren kontrolaren ardura duten erakundeei, bereziki Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari, Zubietako kutsaduraren inguruko kontrola monitorizatzeko eta bermatzeko ez dutela kalterik izango ez hernaniarrengan ez inguruko herrietako herritarrengan.