Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburu Oihana Etxebarrietak Hernanin egin den ekitaldi politikoan aste honetan Euskal Herriak erakutsi duen indarra nabarmendu du. Gipuzkoako ahaldun nagusi gai Maddalen Iriarte eta Hernaniko alkate eta Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburu Xabier Lertxundi izan dira berarekin ekitaldian.
Oihana Etxebarrieta: Herri honen historian iltzatuta geldituko den astea da hau, Euskal Herria munduaren aurrean den bezalakoa agertu baita: herri duin bat garela erakutsi dugu. Itxaropenari bidea ireki diogu aste honetan.
Etxebizitza eskubidearen aldeko greba orokor historikoa egin dugu.
Hauteskunde kanpaina baten baitan inoiz egin den ekitaldi politikorik handiena eta inoizko mobilizaziorik jendetsuena egin dugu.
Eskerrak eman eta zoriondu nahi ditugu atzo Bilbo bete zenuten 40.000tik gora herritarrak. Herri honen historiaren parte zarete.
Denon esku dago gure historian mugarriak jartzen jarraitzea; harro sentiarazten gaituzten mugarriak. Zure esku dago herri honen historiaren hurrengo orrialdeak idazten jarraitzea. Zure esku dago. Zure botoaren esku.
Ziur gaude datorren azaroaren 29an Euskal Herriak historia egingo duela berriro, bloke erreakzionarioari aurre egin eta garaituta.
Posible da. Eta zuk egin dezakezu posible.
Horretarako, kaleak hartuko ditugu: auzoz auzo, herriz herri, hiriz hiri. Olatu antiautoritario eta itxaropentsu hau ez delako igaroko; geratzeko dator. Euskal Herria alderik alde zeharkatu eta garaipena lortzeko dator.
Partida jokatzera goaz. Eta irabaztera goaz.