Beti da albiste ona lana ez galtzea. Zumaiako Balenciaga ontziolaren kasuan prozesuak luze jo du, baina lortu da. Abu Dhabi Ports talde arabiarrak egindako lehen proposamena ez zuten ontzat eman langileek, baina negoziazioari eutsi eta erdietsi dute akordioa. Langileek egindako ahalegina eta lana baliotsua izan da prozesuan eta horregatik zoriondu nahi ditu EH Bilduk.
Pozgarria da kasu honetan gertatutakoa, baina harago begiratzea ezinbestekoa da, izan ere, unean uneko gatazken kudeaketaz gain, ezinbestekoa da industria proaktiborako plan bat izatea, epe ertain eta luzera begiratuko duena.
EH Bilduk espero du halako edota antzeko egoeran dauden beste proiektuek ere bide bera hartzea, alegia, herrialdean, edota Euskal Herrian errotuta jarrai dezaten.