AKTUALITATEA


| 2020-04-22 19:27:00

Mertxe Aizpurua diputatuak, Madrilgo Kongresuan hirugarrenez alarma egoera luzatzeko saioan, Orereta/Errenteriako udalak Covid-19ak eragin duen krisiari aurre egiteko hartu dituen neurriak goraipatu ditu.

Honako hau izan da Pablo Iglesiasi zuzendutako interpelazioa: 


«Iglesias jauna, Errenteriaz hitz egin nahi dizut. 40.000 biztanleko Gipuzkoako udalerria da, eta biztanle bakoitzeko estatu osoko gizarte-gasturik handiena du. Handiena. Bere gizarte-zerbitzuak bikainak dira. Eta krisi honetan, elkartasunaren eta lidergoaren adibide bat eman dutela esan genezake. Inbertsio sozial horri eutsi diote, euro bakar bat murriztu gabe. Hezkuntzarako sarbidea ziurtatu dute, ordenagailuak eta interneterako konexioa eskainiz halakorik ez zuten familia guztiei. Kultur eskaintza publikoari eutsi diote, egungo metodoetara egokituz, eta sare solidarioak sortu dituzte adinekoei eta behar handienak dituztenei laguntzeko, auzolan handi bat eginez. Egia esan, eredugarriak izaten ari dira.


Horiek, pertsonak, lehenesten direnean egin daitekeenaren adibide batzuk besterik ez dira. Errenterian Iglesias jauna, elkarrekin gobernatzen dugu, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos. Eta garrantzitsuena, herritarrekin eta haien eskubideekin gobernatzen dugu erdigunean.


Horixe da, hain zuzen ere, gaur eskatzen dioguna, guztion ongia erdigunean jartzea.
"Hemen denok sakrifikatu behar gara, eta gehien dutenek gehiago", esaldia entzun dugu azken egunetan.


Eta ados gaude, baina gure eginbeharra herritarren sakrifizioa arintzea eta minimizatzea da, nahikoa sakrifikatu baitziren 2008ko krisian. Orain inoiz sakrifikatu ez direnei dagokie.»