AKTUALITATEA


| 2025-02-06 12:32:00

Hamarkada bateko auziaren ondoren, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Aiako Amezti baserriaren ordez Talaimendiko naturagunean eraikitako eraikina eraistea agindu du, Lurzoru legea urratu zutelako jabeek, EAJko zinegotziak eta haren familiak.

 

Egoera horren aurrean, EH Bilduk Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun, Turismoa eta Lurralde Antolaketako foru-diputatu Azahara Dominguezi zuzendutako informazio eskaera bat erregistratu du, Batzar Nagusietan.

 

Publiko egin denez, Aldundiko Lurralde Antolaketako sailak berariazko txosten bat egin zuen proiektu horren inguruan. Horregatik, EH Bilduk txosten hori eskatzen du eta baita, txosten hori eskuartean izanda, Gipuzkoako Foru Aldundiak hamarkada honetan auzi honetan emandako pausuen informazioa ere.