Gasteiz

ALBISTEAK

EH Bilduk Udaltzaingoaren kameren erabilerari buruzko informazioa eskatu du, eta herritarren zein agenteen eskubideak bermatzeko tresna izan dadila eskatu du

2021-10-05 10:52:00

Iratxe Lopez de Aberasturi: «Sakoneko aldaketa da, eredu bermatzaileago baterantz aurrera egiteko aukera ematen duena. Tresna hori modu arbitrarioan erabil ez dadin lan egin behar dugu, eta, horretarako, beharrezkoa da agenteek eta herritarrek dituzten eskubideei buruzko informazioa ematea, grabatzea ez baita delitua, ezta polizia grabatzea ere».

EH Bilduk Publizitate Ordenantza Orokorra sortzea proposatu du

2021-09-30 11:19:00

Felix Gonzalez: «Gobernuak proposatutako ordenantza aldamioetako publizitatea arautzera mugatzen da, motz geratzen da eta udalerrian arautu beharreko publizitatearen zati bat baino ez du jorratzen. EH Bilduk publizitatea bere osotasunean jorratu nahi du, aldamioen erregulazioa alde batera utzi gabe»

EH Bilduk Alde Zaharreko bide-segurtasuna handitzea eskatu du, oinezkoentzat erabat bihurtzearen alde eginez

2021-09-28 10:47:00

Amancay Villalba: «Neurriak hartu zirenetik denbora gutxi igaro den honetan, kalteak ikusgai daude. EH Bilduk bat egin du auzokideen bide-segurtasunaren eskaerarekin, eta Alde Zaharra modu integralean oinezkoentzat jartzea eskatu du»