AKTUALITATEA


| 2026-11-19 10:24:00

EH Bilduk mozio bat helaraziko dio bihar Gasteizko Udalbatzari, espazio publikoko obren inguruan herritarrei ematen zaien informazioa hobetzeko. Izan ere, gaur egun, obra bat hasten denean, ez dago beti horri buruzko informaziorik. Hau da, ez dago informazio-kartelik honako hauei buruz: obraren helburua, zenbat iraungo duen edo obraren sustatzailea nor den. Eta horixe da, hain zuzen ere, hiriko Auzoguneetan behin eta berriz agertzen den kexa: auzotarrek beren inguruan jarduera batzuk hasten ikusten dituztela, aldez aurretik horien berri izan gabe.


«Herritarrei ematen zaien informazioa hobetu egin behar da, eta eremu publikoan egiten diren esku-hartzeen eta afekzioen oinarrizko datuak bilduko dituen panel bat nahitaez ezarri behar da. Modu horretan, herritarrek beren  mugikortasun-ohiturak, zamalanak edo inguruan egiten diren obrak egin bitartean baldintzatzen diren jarduerak aldatzeko aurreikuspenak egin ahalko dituzte», adierazi du Jon Molina EH Bilduko zinegotziak.


Hori dela eta, EH Bilduk beharrezko informazioa emateko eskatuko du, espazio publikoari eragiten dioten obrek, hilabete baino gehiagoko epea dutenek, informazio panelak izan ditzaten in situ. Paneletan, herritarrei obraren xedeari, kostuari, hasiera-datari eta iraupenari, infografiari, arduradunari eta herritarrek informazioa jasotzeko duten eskubideari buruzko informazioa emateko behar diren oinarrizko datuak jasoko dira.