Felix Gonzalez: «Arabako Parke Tekologikoaren zabalpen eskaera berriak lurzoruaren erabilera askoz ere arrazoizko eta neurtuagoa egiten du, eta alde batera uzten du behin betiko proiektuak ustelkeriarekin zeukan edozein harreman. Guzti hori albiste ona da, eta EH Bilduk bere prestutasuna azaldu nahi du egin beharko diren hirigintza egokitzapenak azkartzeko»
Felix Gonzalez: «Orain dela urtebete akordio bat iragarri zen eraikuntza enpresei lursail batzuk erosteko eta berriro lizitaziora ateratzeko. Orain, enpresek hala eskatuta, esleipenak gelditu dira, eta ez dago ia diru sarrerarik ordaintzeko hartutako zorra. Soilik eraikuntza enpresen interesen aldekoa da, berriro ere, lizitazioak gelditzea, bai edo bai bi urte barru zor zaien dirua kobratuko dutelako»
Tuvisako presidenteak EH Bilduri azken kontseiluan baieztatu zion bezala, hainbat kontratazio egin dira garaje pribatu batekin gaueko ordutegian ibilgailu pribatuak mobilizatzeko, Udaltzaingoak eskatuta, ezkutuko pribatizazio hori egiaztatzeko.
Rocio Vitero: «Tokiko merkataritzari laguntzeko ideiaren atzean ezkutatzen dena, hiriguneko azalera komertzial handi batentzako obrak finantzatzea izatea astakeria hutsa da, urtez urte irabazi handiak dituenean, gainera. Ezin dira enpresa honen interes pribatuak jarri Gasteizek aurrez aurre dituen eraldaketa erronka handien aurretik»