AKTUALITATEA


| 2023-06-01 11:43:00

EH Bilduren alkatetzarako kanidadata, Rocio Vitero, gaur bildu da, EH Bilduren Gasteizko koordinatzailearekin batera, Garbiñe Ruiz eta Oscar Fernandez Elkarrekin Gasteizko hautagaiekin. Bilera horretan agerian geratu da bi koalizioen artean dagoen sintonia programatikoa eta politikoa.


Ildo horretan, Viterok adierazi du: «Gasteizko herritarrek norabide aldaketa bermatu dute hautestontzietan. Aurrerakoia den norabide aldaketa bat. Egiaztatu dugu Euskal Herria Bilduk eta Elkarrekin Podemosek udalerri gisa ditugun erronka eta lehentasun asko partekatzen ditugula: babesa eta zaintza hobetzea, trantsizio energetikoa azkartzea edo justizia sozialean sakontzea, besteak beste. Aldaketarako aukera historikoa dela ere ados gaude, eta lanean jarraituko dugu azkeneraino eramateko». Horrela, datozen egunetan harremanetan jarraitzea adostu dute bi taldeek.