AKTUALITATEA


| 2022-02-28 10:57:00

Martxoaren 3ko sarraskiaren 46. urteurrenarekin batera, EH Bilduk ekitaldi politikoa antolatu du «Loraldi Garaiak. Valores eternos para nuevas certezas» lelopean. 12:30ean izango da Zaramagako monolitoaren aurrean, eta EH Bilduko koordinatzaile nagusiak, Arnaldo Otegik, hitza hartuko du. EH Bildurentzat, orain, 1976an bezala, aldaketarako beharra nagusitzen da. Eta 1976an bezala, erronka berriei aurre egin behar diegu orduko borroketako protagonistak bihurtu ziren balioetatik abiatuta: elkartasuna, berdintasuna, justizia, kolektibitatea eta eskubide politiko eta sozialen defentsa.