AKTUALITATEA


| 2022-09-28 11:17:00

Olagibelgo lurrazpiko bizikleten aparkalekua laster irekiko denez, martxan jarri eta hasierako hilabeteetan doan erabili ahal izatea eskatu du EH Bilduk. Bizikleta hirian ohiko garraio gisa erabiltzea sustatzeko bidean, EH Bilduk uste du oso gomendagarria litzatekeela bizikletaren erabilerari lotutako udal-zerbitzu berriak ezagutaraztea. Kasu honetan, eta EH Bilduren iritziz, zerbitzu berri horrek doakoa izan beharko luke, ireki eta lehenengo sei hilabeteetan gutxienez.

Amancay Villalba EH Bilduko zinegotziak adierazi duenez,
«Bat gatoz egungo larrialdi klimatikoaren testuinguruan ingurumenaren errentagarritasuna ekonomikoaren aurretik jarri behar dugularen ideiarekin. Horregatik guztiagatik, mugikortasun jasangarria eta osasuntsua sustatzearen harira, komenigarria iruditzen zaigu bizikletentzako zerbitzu berrietarako sarbidea eta horien ezagutza erraztea eta, era berean, Olagibelgo lurpeko aparkaleku zerbitzuaren doakotasuna ezartzea ireki eta lehen hilabeteetan».

Bizikletentzako aparkaleku hori, hiriaren erdigunean kokatuta dagoenez, ziurrenik asteburuetan areagotu egiten den aparkaleku-defizita
ri aurre egingo dio, zentroko bizikleta aparkalekuak erabat okupatuta ikustea ohikoa denean. Gainera, neurri hori, larrialdi klimatiko betean, garraio osasuntsu, iraunkor eta seguru horren alde egiten dute milaka gasteiztarrei eginiko keinua litzateke.