Lorezaintzako grebaren lan-gatazkaren testuinguruan, eta gaur Beatriz Artozabal alkateordearen etxearen aurrean agertutako panfletoen aurrean, EH Bilduk elkartasuna adierazi dio Beatriz Artolazabali, eta lan-gatazkaren esparruan Udalbatzako kideen aurkako ekintza horiek amaitzeko eskatu dio. EH Bilduk errefusatu egin ditu Gasteizko alkateordeak jasan dituen presio eta seinalamendu zuzenak, konponbide adostu bat bilatzea zailtzen dutelako, eta Enviserreko langileen lan-gatazka konpontzeko beharrezkoa den lankidetza oztopatzen dutelako.
EH Bilduk Gasteizko lorategietako lan-gatazkan parte hartzen duten alde guztiei eskatu die arduraz jokatzeko, baliabide guztiak jartzeko eta ahalik eta negoziazio-bide gehien aztertzeko, grebari amaiera emango dion eta inplikatutako eragile guztiak asebeteko dituen akordio bat lortze aldera. Ildo horretan, EH Bildu prest agertu da gatazka enkistatu bati irtenbide justu bat bilatzen laguntzeko, denbora gehiegi luzatzen ari baita.