AKTUALITATEA


| 2026-05-18 11:09:00

EH Bilduk, taxien sektorearekin sortutako gatazka bideratze aldera, elkarrizketarako bideak bilatzeko eskatu du. Gainera, formazio honek ziurtatu du ezin dela irekitako gatazka bati «dekretu» bidez irtenbidea eman nahi izan. Aitziber Salazar EH Bilduko zinegotziak adierazi duenez, «sektorearekin irekita dagoen gatazka batean dekretu bidez jardutea akats bat da, eta hasieratik aldebakarrez jokatzea erabaki duen gobernu baten ahultasuna baino ez du erakusten. Izan ere, gobernuak Udalean gehiengoa balu bezala jokatzen jarraitzen du, gehiengoa ez dutenean. Taxien gaiari, beste askori bezala, ez zaio inposaketatik heldu behar; elkarrizketa diskretu eta inklusibo baten bidez heldu behar zaio, taxi-zerbitzuan dauden gabeziak konpontzeko ordenantza eta neurri berriak adostu ahal izateko».


Salazar zinegotziak azpimarratu du, azken hilabeteotan EH Bilduk egin duen bezala, eztabaidari behar bezala ekin behar zaiola, taxien egungo zerbitzuan hobekuntzak eta zuzenketak egin behar direla, %100eko zerbitzu publikoa eta kalitatezkoa bermatzeko, bai erabiltzaileentzat, bai langileentzat. «EH Bildutik atea zabalik dugu elkarrizketarako, jakin badakigulako gatazka honek konponbide partekatua behar duela. Zentzu horretan, gobernuak nahi izatea beraiek sortutako arazo baten erantzukizuna orain gainerako alderdi politikoei egoztea, ez da oso serioa. Horregatik guztiagatik, ikuspegi zabala eskatzen dugu adostutako irtenbide bat aurkitzeko».