EH Bilduk Miranda-Gasteiz-Altsasu aldiriko zerbitzuak Salburuan, Zabalganan eta Gasteizko udalerriko industrialdeetan geltoki berriak egiteko eskaera helaraziko dio ostiral honetan, urtarrilak 16, Udalbatzari. Izan ere, formazioaren ustez, zerbitzu hori martxan jartzea ezin da ulertu eskaini beharreko azken zerbitzu gisa, baizik eta hobetzen jarraitzeko abiapuntu gisa.
Rocio Vitero EH Bilduren Gasteizko bozeramaileak adierazi duenez, zerbitzua hobetu eta erabilera handituko duten geltoki berriak egin behar dira: «Korridore horretan geltoki berriak ezartzeko eskaerak nabarmen hobetuko luke udalerri barruko mugikortasuna, baita aldiriko zerbitzua ere. Izan ere, 50.000 biztanle baino gehiago dituzten bi auzoz, Salburua eta Zabalgana, eta korridore osoko poligono handienaz ari gara, Jundizekoa, hain zuzen ere. EH Bilduk beti defendatu izan du aldiriko trena lurraldearentzat, eta horregatik uste dugu aukera hau aprobetxatu eta zerbitzu handiagoa eta hobea eskaini behar dugula».
Gaur egun, zerbitzuak 9 udalerrietatik igaro da, guztira 320.000 biztanle dituztenak. Zalantzarik gabe, gaitasun handiko garraio publiko eta jasangarri berri hau martxan jartzea urrats garrantzitsua izan da; gure lurraldearen zati handi baten lotura hobetzen du eta egungo larrialdi klimatikoari ere erantzuna ematen dio. Gainera, apustu hori babestu egin da lehen sei hilabeteetan erabilerak nabarmen igo direlako; izan ere, egindako bidaiak % 45 igo dira, 141.000 bidai baino gehiago izan direlarik.
Hain zuzen ere, aldiriko tren hobea lortzeko asmoz, Arabako Batzar Nagusiek, Euskal Herria Bilduren ekimenez, formazio honek ostiralean aurkeztuko duen mozioa eztabaidatu eta onartu zuten. Horregatik, neurri horrek Arabako hiriburuan izango lukeen eragin positiboa kontuan hartuta, argi dago oso garrantzitsua dela Gasteizko Udalbatza neurri horren alde agertzea.