Elgoibar

Jon Peli Uriguen alkategaiaren zerrendakideak aurkeztu ditu EHBilduk

Elgoibarko EHBilduk esana zuen Jon Peli Uriguen izango zela euren alkategaia, eta joan zen barixakuan gainerako zerrendakideak aurkeztu zituen.

|

ehbildu elgoibar zerrendakideak udalhauteskundeak2019

 EHBilduko oinarriek aurreko asteetan erabaki zuten Jon Peli Uriguen izango zela Elgoibarrerako alkategaia. Joan den asteburuan, berriz, zerrendakideak osatzeko lagunak hautatu dituzte.

Honako hauek osatuko dute Elgoibarko EHBilduren zerrenda:

  • 1- Jon Peli Uriguen
  • 2- Itxaso Egaña
  • 3- Joseba Osoro
  • 4- Eneritz Azkue
  • 5- Jorge Hernando
  • 6- Aitziber Aranberri
  • 7- Jon Etxabe
  • 8- Jone Olaizola
  • 9- Jose Javier Arregi
  • 10- Ainhoa Lendinez
  • 11- Jesus Mari Makazaga
  • 12- Mirari Elorza
  • 13- Gerardo Otero
  • 14- Itziar Ibabe
  • 15- Pello Mendizabal
  • 16- Itziar Goñi
  • 17- Iñaki Laskurain
  • 18- Jaione Tudela
  • 19- Iñaki Ulazia
  • 20- Nerea Etxeberria

•Batzarrak auzoz auzo

Altzola, Sigma eta San Rokeko bizilagunen iritzi eta proposamenak jasotzeko 'Entzutera gatoz' lelopean egingo dituzten bileren berri ere eman du Elgoibarko EHBilduk. Apirilaren 3rako antolatu dute bilera Altzolan (19:00). Apirilaren 4an San Roken egingo dute, Institutuko areto nagusian (goiko Ezenarro aretoan), 19:00etan. Sigmakoa, berriz, apirilaren 10ean izango da, Sigmako eskoletan, 19:00etan.

 

Uriguen: “Denon Elgoibar eraiki nahi dugu, eta herriari bultzada bat eman”

|

 

Jon Peli Uriguen Elgoibarko alkategaiaren eta Juan Karlos Izagirre Gipuzkoako Ahaldun Nagusirako hautagairen arteko elkarrizketa egin zen, ostiral arratsaldean, Giza Eskubideen parkean. Nagore Cid moderatzailearen laguntzarekin, Elgoibarrentzat eta Gipuzkoarentzat dituzten proposamenak eta helburuak azaldu zituzten.

 

Daukan erronka politikoaren aurrean, “ilusioarekin eta itxaropentsu” azaldu zen Uriguen. “Prest gaudela uste dut. Talde berria daukagu, Elgoibarko herritarren errealitatea eta beharrizanak ezagutzen dituen taldea. Elgoibarren eta elgoibartarren alde lan egiteko prest gaude”.

 

Zerbait berria egiteko eta ekartzeko beharra transmititzen diotela herritarrek esan du EH Bilduko hautagaiak. “Beste zerbait behar du Elgoibarrek, ilusio berria, haize berria, gauzak egiteko beste modu bat, herritarren errealitatera eta beharrizanetara askoz hobeto egokitzen den gauzak egiteko beste modu bat. Jendeari entzun eta haiekin batera lan egin, eskuz esku eta auzolanean”.

 

“Denon Elgoibar eraiki nahi dugu”, adierazi du. “Elgoibarko herritarrekin batera elgoibartar guztientzako udalerria eraiki nahi dugu, herritar asko eta askoren lanaren eta izerdiaren fruitua delako gaur ezagutzen dugun Elgoibar. Butzada berria behar du Elgoibarrek, eta EH Bildu horretarako prest dago”.

 

ALBISTEAK

Hondakinen bilketaren kudeaketan zerbitzu txarra eskaini arren, herritarrei tasak igotzea ez dela onargarria uste du EH Bilduk

2019-10-23 11:09:00

Ordenantza fiskal berriak onartzearen aurka bozkatuko du ezker subiranistak gaurko osoko bilkuran, progresibitatea aintzat hartzen ez delako