AKTUALITATEA


| 2026-10-19 16:16:00

EH Bilduren proposamenek zergen eta tasen izaera birbanatzailea indartzea izan dute helburu. Aldi berean, udalak kalitatezko zerbitzu publikoak eskaintzeko udalaren behar dituen diru-sarrerak bermatzea eta zerga eta tasek genero ikuspegitik dituzten ondorioak aztertuz. Proposatutako neurrien artean:

Hondakin tasan familia-unitatearen diru-sarrerak eta kide kopurua kontuan hartuko dituen hobari-taula bat ezartzea, establezimenduen epigrafeak berrikustea, industria-poligonoetako hondakin-frakzioak bitik laura handitzea; eta aurretik onartutako Hondakinen Mahaia aktibatzea.

Kirol-instalazioetan, %30eko hobariak ezartzea egoera ekonomiko zaurgarrian dauden familientzako eta gutxieneko errentatik beherako familientzako eta % 70eko hobaria mantentzea gizarte dirulaguntzak jasotzen dituzten kasuetarako.

Etxebizitza arloan, justifikaziorik gabe hutsik dauden etxebizitzak merkaturatzea sustatzeko, OHZren errekargua eta kanonaren aplikazioa

Herribusa Zerbitzua Santa Klara auzora zabaltzea, tarifak berrikustea, zerbitzuaren azterketa egitea eta gaur egun erabiltzaile jakin batzuei soilik aplikatzen zaizkien hobariak beste erabiltzaile batzuengana zabaltzea.

Gobernuaren proposamena osotasunean aztertu ondoren, eta nahiz eta gure ekarpenetako asko oraindik onartu gabe geratu diren, neurri horiek aurrerapauso bat direla kontuan hartuta, EH Bilduk ordenantza fiskalen alde bozkatu du:

  • Presio fiskalaren igoera mugatua delako (%3), Egungo urte arteko KPIaren azpitik.
  • Kirol-instalazioen tasak, bere horretan jarraituko duelako.
  • Hondakinen tasari lotutako gure proposamen batzuk txertatu direlako: familia-unitatean bizi den pertsona kopurua kontuan hartzea eta establezimenduen epígrafeak aldatzea. Ondorioz, merkataritza-establezimenduek zein etxebizitzek hondakinen tasa txikiagoa ordainduko dute 2027an.

Guzti honegatik babestu ditugu ordenantza fiskalak, eta lanean jarraituko dugu zerga- eta tasa-sistema bidezkoagoa, progresiboagoa eta herritarren beharretara egokituagoa izan dadin. Bide horretan, EAJ-PSEk onartzen ez dituzten hobekuntzak lortzeko, EH Bilduren ordezkaritza indartzea izango da bide bakarra.