Elgoibar

Uraren kalitatea neurtzeko eskaera egin dute Eibar, Elgoibar, Mendaro eta Debako EH Bilduk

| 2020-02-11 20:58:00

 

Zaldibarko zabortegiaren gertaeraren ondoren, kezka zabaldu da herritarren artean, batez ere inguruko herrietan. Airearen kalitateak kezka eragiten du, eta horretarako erabaki du Jaurlaritzako Ingurumen Sailak neurketak egitea. Baina uraren kalitateak ere kezka eragiten du, eta zaindu beharrekoa da. EH Bilduk bat egiten du herritarren artean gero eta zabalduago dagoen kezkarekin. Herritarrei uneoro informazio zuzen eta zehatza eman behar zaiela uste du. 

 

Azken orduetan, aregaotu egin da uraren kalitatearen inguruko kezka. Eitzaga auzoko bizilagunei txorroteko ura ez edateko eskatu diete. Eibarren, Ego-gain errekan orbanak ere azaldu dira. Edozein dela ere orban horien jatorria, herritarrek informazio zehatza izan behar dutela uste du EH Bilduk. 

 

Horrenbestez, Ego-gain eta Deba erreketako uraren kalitatean neurketak egiteko eta neurketa horiek emaitzak uneoro herritarrei jakinarazteko deia egiten diote Eibar, Elgoibar, Mendaro eta Debako EH Bilduk arlo horretaz arduratzen den URA Agentziari.

Urruzunoko zabortegia zegoen lekuan lindano maila neurtzeko eskaera egingo du EH Bilduk

1999. urtean jakin zen inguru horretara material arriskutsua ekarri zutela, eta kutsadura maila zenbateko den jakin beharra dagoela uste du ezker subiranistak

| 2020-02-10 15:42:00

 

 

 

Zaldibarko zabortegiaren inguruan gertatzen ari direnak gertatuta, gai kutsagarri eta arriskutsuen inguruan kezka zabaltzen ari da herritarren artean, elgoibartarren artean ere bai, erori den Eitzaga auzoko zabortegia Elgoibartik kilometro gutxitara dagoelako eta gai arriskutsuen berri ematen ari direlako hedabideak. Elgoibarren bertan ere ez gaude gai arriskutsu horietatik salbu. 

 

Izan ere, Urruzuno auzoan zabortegia izan zen, eta hanbat salaketa eta ikerketa tarteko, 1999. urtean jakin zen lindadoa zegoela bertan. Trapagatik 200 kamioi ekarri zituzten. Lindanoa zuten kamioietan ekarritako lurrek. Debabarrenako Mankomunitateak lur horien azterketa egin zuen zuen orduan, eta lindanoa egon bazegoela ondorioztatu zen, maila txikian izan arren. 

 

Lurren azterketa berria egitea eskatzen du orain Elgoibarko EH Bilduk. 20 urte dira, guk dagikula, neurketarik egin ez dena. Eta lindanoa, egon badago. Herritarren artean gai kutsakorren inguruan zabaldu den kezka ikusita, beharrezkoa ikusten dugu neurketa berriak egitea, eta Udalak hartzea horren ardura. Hala, ekimena aurkeztuko du EH Bilduk Elgoibarko Udalean, Urruzunoko lurretan lindanoa edo bestelako gai kutsakorrak dauden edo ez jakiteko eta arrisku maila zenbatekoa den ezagutzeko.

ALBISTEAK

Herriko merkataritza sustatzeko bonoen banaketarekin udal gobernuaren inprobisazioa agerian geratu dela dio EH Bilduk

2020-05-28 22:50:00

Elgoibarko EH Bildutik gure kezka eta haserrea adierazi nahi dugu Elgoibarko udal gobernuak merkataritzako bonuak saltzeko erabili duen prozedurarekin. Egia da bonuak arrakastatsu izaten ari direla, logikoa denez, herritarren esku jartzen duelako udalak diru partida bat herrian kontsumitzeko. Gure lehentasunen artean ere markatu genuen hau lehenago, merkataritza dinamizatzeko tresna izan daitekeelako egitasmo oso baten barruan.

Elgoibarko merkatariei, ostalariei, autonomoei eta enpresei laguntzeko Udalak 800.000 bideratzea proposatu du EH Bilduk

2020-04-14 14:51:00

Udal administrazioaren egoera ekonomikoa ona dela gogoratu du Jon Peli Uriguenek, eta azpimarratu du orain dela behar duenari laguntzeko unea

EH Bilduk uste du erabakiak elkarrekin hartzeko eta egoera okerrenean dauden elgoibartarrak entzuteko garaia dela

2020-03-20 09:49:00

Jakina da egoera larrien aurrean erabaki ausartak hartu behar direla. Koronabirusaren pandemiak alarma egoera larria eragin duen honetan bezala. Krisi hau gu denok kolpatzen hasi zen unetik bertatik, argi izan duguna EH Bildun, maila guztietan, elkarlanerako unea dela hau, soilik denok batera atera gaitezkeelako arazo larri honetatik.