Elgoibar

Herrirako eta Gipuzkoarako dituzten asmoei buruz hitz egin dute EHBilduko Jon Peli Uriguenek eta Juan Karlos Izagirrek

| 2019-04-09 10:56:00

2019 04 05 Jonpeli JuanKarlos1

Elgoibarko EHBilduk antolatuta, hitzaldia eskaini dute Jon Peli Uriguen Elgoibarko alkategaiak eta Juan Karlos Izagirre Gipuzkoako Foru Aldundirako hautagaiak. Giza Eskubideen parkean egin dute ekitaldia.

Jon Peli Uriguen aukeratu du EHBilduk Elgoibarko alkate izateko, eta Juan Karlos Izagirre izango da Foru Aldundirako hautagaia Gipuzkoako zerrendetan. Gaurkoan biak batu dituzte Giza Eskubideen parkean, eta Elgoibarko eta Gipuzkoako gaiak izan dituzte hizpide. NAgore Cid elgoibartarrak egin ditu moderatzaile lanak eta haren galderei erantzun diete bi hautagaiek. Hitzaldiaren amaieran mokadutxoa egin dute Usua tabernan. 

2019 04 05 Ehbildu elgoibar ekitaldia jonpelijuankarlos otegi

2019 04 05 jonpelijuankarlos2

2019 04 05 ehbildu elgoibar ekitaldia jonpelijuankarlos3

 

Jon Peli Uriguen alkategaiaren zerrendakideak aurkeztu ditu EHBilduk

Elgoibarko EHBilduk esana zuen Jon Peli Uriguen izango zela euren alkategaia, eta joan zen barixakuan gainerako zerrendakideak aurkeztu zituen.

|

ehbildu elgoibar zerrendakideak udalhauteskundeak2019

 EHBilduko oinarriek aurreko asteetan erabaki zuten Jon Peli Uriguen izango zela Elgoibarrerako alkategaia. Joan den asteburuan, berriz, zerrendakideak osatzeko lagunak hautatu dituzte.

Honako hauek osatuko dute Elgoibarko EHBilduren zerrenda:

  • 1- Jon Peli Uriguen
  • 2- Itxaso Egaña
  • 3- Joseba Osoro
  • 4- Eneritz Azkue
  • 5- Jorge Hernando
  • 6- Aitziber Aranberri
  • 7- Jon Etxabe
  • 8- Jone Olaizola
  • 9- Jose Javier Arregi
  • 10- Ainhoa Lendinez
  • 11- Jesus Mari Makazaga
  • 12- Mirari Elorza
  • 13- Gerardo Otero
  • 14- Itziar Ibabe
  • 15- Pello Mendizabal
  • 16- Itziar Goñi
  • 17- Iñaki Laskurain
  • 18- Jaione Tudela
  • 19- Iñaki Ulazia
  • 20- Nerea Etxeberria

•Batzarrak auzoz auzo

Altzola, Sigma eta San Rokeko bizilagunen iritzi eta proposamenak jasotzeko 'Entzutera gatoz' lelopean egingo dituzten bileren berri ere eman du Elgoibarko EHBilduk. Apirilaren 3rako antolatu dute bilera Altzolan (19:00). Apirilaren 4an San Roken egingo dute, Institutuko areto nagusian (goiko Ezenarro aretoan), 19:00etan. Sigmakoa, berriz, apirilaren 10ean izango da, Sigmako eskoletan, 19:00etan.

 

ALBISTEAK

Elgoibarko merkatariei, ostalariei, autonomoei eta enpresei laguntzeko Udalak 800.000 bideratzea proposatu du EH Bilduk

2020-04-14 14:51:00

Udal administrazioaren egoera ekonomikoa ona dela gogoratu du Jon Peli Uriguenek, eta azpimarratu du orain dela behar duenari laguntzeko unea

EH Bilduk uste du erabakiak elkarrekin hartzeko eta egoera okerrenean dauden elgoibartarrak entzuteko garaia dela

2020-03-20 09:49:00

Jakina da egoera larrien aurrean erabaki ausartak hartu behar direla. Koronabirusaren pandemiak alarma egoera larria eragin duen honetan bezala. Krisi hau gu denok kolpatzen hasi zen unetik bertatik, argi izan duguna EH Bildun, maila guztietan, elkarlanerako unea dela hau, soilik denok batera atera gaitezkeelako arazo larri honetatik.

EH Bilduk San Antolingo araztegiaren inguruko airearen eta uraren kalitateari buruz galdetu die administrazioei

2020-03-10 19:06:00

Elgoibarko EH Bilduk idazkiak bidali dizkie Elgoibarko Udalari, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari eta Ura Agentziari, San Antolin araztegiaren inguruan airearen eta uraren kalitatearen inguruan hainbat galdera eta eskaera eginez.