AKTUALITATEA


| 2020-02-10 15:42:00

 

 

 

Zaldibarko zabortegiaren inguruan gertatzen ari direnak gertatuta, gai kutsagarri eta arriskutsuen inguruan kezka zabaltzen ari da herritarren artean, elgoibartarren artean ere bai, erori den Eitzaga auzoko zabortegia Elgoibartik kilometro gutxitara dagoelako eta gai arriskutsuen berri ematen ari direlako hedabideak. Elgoibarren bertan ere ez gaude gai arriskutsu horietatik salbu. 

 

Izan ere, Urruzuno auzoan zabortegia izan zen, eta hanbat salaketa eta ikerketa tarteko, 1999. urtean jakin zen lindadoa zegoela bertan. Trapagatik 200 kamioi ekarri zituzten. Lindanoa zuten kamioietan ekarritako lurrek. Debabarrenako Mankomunitateak lur horien azterketa egin zuen zuen orduan, eta lindanoa egon bazegoela ondorioztatu zen, maila txikian izan arren. 

 

Lurren azterketa berria egitea eskatzen du orain Elgoibarko EH Bilduk. 20 urte dira, guk dagikula, neurketarik egin ez dena. Eta lindanoa, egon badago. Herritarren artean gai kutsakorren inguruan zabaldu den kezka ikusita, beharrezkoa ikusten dugu neurketa berriak egitea, eta Udalak hartzea horren ardura. Hala, ekimena aurkeztuko du EH Bilduk Elgoibarko Udalean, Urruzunoko lurretan lindanoa edo bestelako gai kutsakorrak dauden edo ez jakiteko eta arrisku maila zenbatekoa den ezagutzeko.