AKTUALITATEA


| 2019-10-04 16:07:00

Bizikidetza mahaiari, herritarrekin batera, kaleari zein izen emango zaion erabakitzea dagokiola azpimarratu du ezkerreko indar subiranistak, eta emakume izena jartzearen alde egiten duela gaineratu du 

Elgoibarko EH Bildutik, irailak 25eko osoko bilkuran ikur frankisten inguruan onartu zen mozioaren harira, zehaztapen batzuk egin nahiko genituzke: 

1- EH Bildun argi daukagu memoria historikoaren legea bere osotasunean bete behar dela, eta ahalik eta azkarren, gainera. 

2- Horiek horrela, osoko bilkuran ere aipatu genuen, etxeetako atarietatik erretiratu gabe egon daitezkeen ikurrak kentzeko epeak finkatu behar direla premiaz, ez delako eztabaidan dagoen zerbait, erabakiak betetzea besterik ez da egin behar. 

3- Pedro Muguruzaren kalearekin dagoen eztabaidaren inguruan, zenbait argibide eman nahi ditu Elgoibarko EH Bilduk: 

a. Elgoibarko EH Bildutik berriz diogu legea bete behar dela, eta ez dagoela zalantzan Pedro Muguruza izena kendu behar denik. 

b. Plenoan onartu zen mozioak honela dio, hitzez hitz, 3. puntuan: “Pedro Muguruza kalearekin dagoen eztabaida mahai honetara (Bizikidetza mahaia) eraman eta errelato horren barruan herritarrei ere galdetzea zer nahiko luketen egin kale horrekin”. 

c. Beraz, bizikidetza mahaian, gure ustez, ez da eztabaidatu behar Pedro Muguruza kaleari izena kendu behar zaion ala ez, baizik eta zein izenek ordezkatuko duen. Gure ustez, emakume izan bat oso egokia litzateke, oso gutxi baitauzkagu Elgoibarren. 

Beraz, Elgoibarko EH Bildutik berretsi nahi dugu memoria historikoaren legea bete behar dela, eta Pedro Muguruza kaleari izena aldatu behar zaiola. Bizikidetza mahaiak, herritarrekin batera erabaki beharko luke zein izen jarri behar zaion.