AKTUALITATEA


| 2019-05-16 19:39:00

 

 

18 urtean Galiziako Allariz udalerriko alkate izandako Francisco Garcia gonbidatu du Elgoibarrera EH Bilduk, bere esperientzia partekatu eta Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiarekin eta Jon Peli Uriguen alkategaiarekin hitzaldia eskaintzeko.

 

Joan den urteko ekainean utzi zuen alkate kargua Garciak, Bloque Nacionalista Galegoko (BNG) ordezkariak, karguan 18 urte egon ostean. Uzten zituen zerbitzu publikoen kalitateaz harrotasunez hitz egin zuen, kargua bere borondatez uztean: “6.000 biztanleko udalerria da gurea, baina Allarizeko zerbitzu publikoen kalitatea 20.000 biztanleko udalerriek eskaintzen dutenaren parekoa edo hobea da”.

 

Garcia, Otegi eta Uriguenen arteko hitzaldia asteazkenean izango da, maiatzaren 22an, arratsaldeko 8:15ean, Kalegoen plazan. Ekimenean parte hartzeko deia egiten die EH Bilduk elgoibartar guztiei, batez ere Galiziako komunitateari.