Kalitateko zerbitzu publikoak finantzatzeko, funtsezkoa da udalen diru sarrerak bermatzea. Zerga sistema justu batek, egoera zaurgarriagoan dauden pertsona eta familia unitateak lagundu ditzake. Bidezko hobariak aplikatuta, gutxien dutenek gutxiago ordaindu beharko dute eta diru sarrera nahikoak dituztenek bere osotasunean egingo diote aurre.
2025erako Gobernuak zerga eta tasetarako %2,6-ko igoera orokorra planteatzen du. Kiroldegiko abonuetan %11%-15 artekoa, eta zabor tasen kasuan %8,5-ekoa.
Honen aurrean EH Bilduk 2025erako udal ordenantza fiskaletarako proposamenak hiru ardatzetan oinarritu ditu:
EH Bilduk proposamen hauek Antolakuntza Batzordean aurkeztu zituen, horietan sakontzeko eta akordioak lortzeko helburuarekin. Gobernu taldeak (EAJ-PSE) ez du horietako bat bera ere eztabaidatu nahi izan, elgoibartarren bizi kalitatea hobetzeko funtsezkoak diren ardatz horien inguruan. Horregatik ezetza eman diegu gobernuaren ordenantza fiskalen proposamenari.