AKTUALITATEA


| 2024-10-31 12:50:00

Sallobenteko bizilagunekin izandako bileran jasotako eskarien harira, landa-auzoak ur-sare publikora konektatzen saiatzeko konpromisoa hartu zuen EH Bilduk.

Udal gobernuaren konpromiso faltak, EH Bildu urriko osoko bilkurarako mozio bat aurkeztera bultzatu zuen, Sallobente, Arriaga, Azkue eta Urruzuno auzoak ur-sare publikora konektatzeko legegintzaldi honetan plangintza orokor bat egin dadin, eta konpromiso hori 2025erako hurrengo aurrekontuetan isla dadin eskatuz.

Mozio honen aurka, EAJ-PSE alderdiek kontramozio berri bat aurkeztu zuten, urarekin zer ikusirik ez zuten beste gauzen propaganda egitera bideratuta. Idatzi horretan gehiegi zehaztu gabeko 400.000 euroko partida baten konpromisoa iragartzen zen Sallobenteko lehen exekuzio-faseak gauzatzeko. Aldiz kontramozio horren atal dispositiboan kuantifikatutako partida hori ez gehitzeak, landa-auzo guztiak ur sare publikora lotzeko konpromisoa saihesteko ihesbide bat ere suposa zezakeen.

EH Bildu udaleko hiru alderdien arteko akordioa negoziatzen saiatu zen mozio berri bat proposatuz, non atal dispositiboan mozio bakoitzeko atal bana sartuz. Onestea proposatzen zena hauxe zen:

1- Legealdi honetan plan bat garatzea, Sallobente, Arriaga, Azkue eta Urruzuno auzoek uren sare publikorako sarbidea izan dezaten. (EH Bilduren proposamena zena).

2- Datorren urteko aurrekontuetan 400.000 € bideratzea Sallobenteko ur-hornidura lanen lehen faseak burutzeko (EAJ-PSE ren proposamena zena).

Baina EAJ-PSEk ezetz esan zioten proposamen honi. Ez dugu ulertzen gobernu taldeak hori baztertzeko arrazoia, plangintza bat egiteko konpromezuari uko egitea.

Hala ere, EH Bilduk lanean jarraituko dugu landa-auzoek ur-sare publikora konektatzeko duten eskubidea bermatzeko.