AKTUALITATEA


| 2020-02-26 21:08:00

 

Elgoibartarren bizi kalitatean eragingo duten hainbat konpromiso hartu ditu Udal Gobernuak, EH Bilduren ekimenez. Alde batetik, Altzolako auzoan zuntz optikoa jartzeko eta lan horiek epe jakin baten barruan egiteko konpromisoa hartu du Udal Gobernuak; bestalde, EAJ eta PSEren Udal Gobernuak Albitxuriko industrialdeko bidean argiteria jartzeko konpromisoa hartu du. Erantzukizunean oinarritutako oposizio eraikitzailea egiteko konpromisoa hartu zuen EH Bilduk, elgoibartarren beharretara egokitutakoa. Gaur emandako urratsek erakusten dute gure lanak eragin zuzena daukala elgoibartarren bizi baldintzetan. 

 

Legealdi honetan lehen aldiz, Udalak hainbat konpromiso hartzea lortu du EH Bilduk, konpromiso horiek biltzen dituen bi mozio aurrera ateratzea lortu delako gaur arratsaldean egindako osoko bilkuran. Auzo Auzo dinamikaren barruan egindako bileretan Altzolako herritarrek egindako oharrak jasota, hainbat eskaera biltzen zituen mozioa erregistratu zuen ezker subiranistak. Mozio horri erantzuten zion beste mozio bat erregistratu zuen orduan Udal Gobernuak. Baina gaurko egunean, erdibideko bat adostea lortu dute EH Bilduk eta Udal Gobernuak. Honako konpromiso hauek jasotzen diren dira bertan: 

 

1.- Altzolara zuntz optikoa eramateko aukerak ikusi eta aztertu ondoren, Altzolako auzoa txuritzeko prozesuarekin hastea urte hontan, Foru Aldundiarekin batera lankidetzan. Behin txuritze hau egitean, Foru Aldundiko Sustapen Ekonomikoko sailarekin batera, zuntz optikoaren zabalketa hau gauzatzeko pausoak ematea. 

2.- Udal gobernuak, jar dezala eskudela Altzolako hilerrian, auzokoekin gaia landu ondoren, gehienez ere hiru hilabeteko epean. 

3.- Udal gobernuak, premiaz eta gehienez ere 15 eguneko epean, tramita dezala Ur Agentziaren aurrean Altzolako petrila konpontzeko eskaera. 

4.- Gipuzkoako Foru Aldundiarekin harremanetan jartzea, zarataren maparen kronograma zein den jakin, eta bizilagunen kezka adierazteko, gehienez ere 15 eguneko epean. 

 

 

Albitxuri 

 

Prozedura bera jarraituta, Albitxuriko industrialdeko erabiltzaileek, batez ere joan-etorriak oinez egiten dituztenek, jakinarazitako gabeziak konpontzeko helburua zuten hainbat proposamen jasotzen zituen mozioa erregistratu zuen EH Bilduk. Hala nola, argiteria jartzea, ilunetan ibiltzen zirelako gauetan, eta espaloiak jartzea. Udal Gobernuak beste mozio bat erregistratu zuen. Bertan esaten zen espaloirik ezin zela jarri “segurtasun arrazoiengatik”, baina argiteriaz ez zen ezer esaten. Gure harridurarako, Udal Gobernuak beste mozio bat proposatu digu gaur, erdibideko bat. Eta onartu egin dugu. Honako konpromiso hauek hartzen ditu bertan Udal Gobernuak: 

 

1.- Udalak, Albitxurirako bidean argiteria hobetzeko proiektua idazteari ekin diezaiola gehienez ere 3 hilabeteko epean. 

2.- Udalak, urte hau bukatu aurretik, Albitxurira iristeko oinezkoen bidea egiteko proiektua garatzea, irisgarritasuna eta segurtasuna bermatzeko. 

 

EH Bildu oso gustura dago lortutako akordioekin eta elgoibartarrei jakinarazi nahi die lan horiek modu zorrotz eta zuzenean jarraituko dituela, betetzen direla ziurtatzeko. Hala, hilero egiten den Gobernu Batzordean lan horien jarraipenaren berri emango duenaren konpromisoa hartu du Udal Gobernuak ezker subiranistarekin. 

 

 

Elgoibartarren bizi kalitatea hobetzeko lanean jarraituko dugu. Ondo egindako lanak elgoibartarren bizi baldintzetan hobekuntzak ekarriko dituela ziur gaude.