AKTUALITATEA


| 2024-01-04 14:47:00

Abenduko Osoko Bilkuran Udal honek eskaintzen dituen zerbitzu publikoen kalitatean eragina duten gaiak jorratu ziren:

Etxebizitzen kontserbaziorako kreditu-aldaketa:

2023ko aurrekontuetatik etxebizitzak konpontzeko laguntzetarako zeuden 120.000€-etatik laurdena, 30.000€, jaietarako gastuak ordaintzera bideratuko dute PNV-PSEkoek.

Alkatetzaren ebazpen bidez agindutako erabaki honek, agerian uzten ditu gobernu-taldearen etxebizitza-politikaren gabeziak. Horren ondo dago familien ekonomia, laguntzen aurrekontuaren laurdena behar ez izateko? Guztiek badakigu ezetz, beharrik badagoela baina Udal Gobernuak ez du jakin zeuden laguntzak behar horrekin berdintzen. Hori bai, Udalak gainditu egin du lasai-lasai jai eta ospakizunetan aurrekontuan  zegoena. Latzagoa dena da familien beharretarako zegoen dirua erabili duela horretarako. Alkatetzaren dekretuz!

Pilarreko eremuaren xehetasun-azterlana behin betiko onartzea:

Errezabal zahar-egoitzaren xehetasun-azterketak hainbat aldaketa egin dizkio egoitza berriaren hasierako proiektuari. Horietako bat, aparkaleku publikorako espazioaren zati bat egoitzako ekipamenduak kokatzeko erabiltzeko aukera onartzea da, eta horrek jatorrizko proiektuan aurreikusitako aparkalekuak %70era murriztea ekar lezake.

EH Bilduk aurkeztutako alegazioen helburua zen 70 eta 150 plaza artean mantentzea, hasiera batean Udalaren eta Aldundiaren arteko lankidetza-akordioan ezartzen zirenak. Horregatik guztiagatik, gure eskaerak honako hauek izan dira:

1. Auzotarrek aparkatzeko dituzten beharren azterketa egitea.

2. Plaza publikoen kopurua ez murrizteko, egoitzako ekipamenduetarako kokapen berri bat aztertzea.

Gobernu taldeak (EAJ-PSE), eraikuntza enpresari kokapen berri bat bilatzeko eskatu beharrean, errazenaren alde egiten du, aparkaleku publikoak murriztea, eraikin berriak eskainiko duen zerbitzuetako bat.

Gure alegazioak onartu ez badituzte ere, uste dugu posible dela ekipamenduen kokapen-arazoa konpontzea eta aipatutako zerbitzuak bere horretan mantentzea. Horregatik guztiagatik, gure botoa ezezkoa izan da