AKTUALITATEA


| 2024-03-21 07:36:00

Elgoibarko 24/7 plataformak Osakidetzaren egoerari eta etorkizunari buruzko bi mahai-inguru antolatu ditu, eta bertan parte hartzera gonbidatuta geunden sindikatuak eta alderdi politikoak. Horren aurrean, honako hau adierazi nahi dugu:

1. Zoriondu nahi dugu plataforma mahai hauen antolaketagatik, izan ere, euskal herritarren, eta zehazki elgoibartarren, kezka nagusietako bat osasun publikoaren egoera da, osasun zerbitzuetan murrizketak eragiten ari baita.

2. EAJk eta PSEk mahai horretan parte hartzeari uko egin diotenez, biziki sentitzen dugu alderdi politikoen mahaia partzialki egin behar izatea. Absentzia horrek aukera kentzen die elgoibartarrei Eusko Jaurlaritza osatzen duten bi alderdien iritzia bertatik bertara ezagutzeko, zehazki EAJrena, Osakidetzako kudeaketaren arduradunarena eta beraz Elgoibarko zerbitzuen murrizketena ere.

3. Azkenik, elgoibartar guztiak martxoaren 21ean eta 26an egingo diren bi mahai-inguruetan parte hartzera animatzen ditugu.