Osasun krisiak kotxez eginiko desplazamenduak murriztu ditu eta Eibarko hiriaren egiturak dituen gabeziak ere oso agerian utzi ditu. Erabateko lehentasuna dute ibilgailuek. Paradigma aldaketa bat aurrera eramateko une egokia bizi dugu. Gainera, ostalariek terrazak handitzeko eskaera mahai gaineratu duten honetan, EH Bilduk argi dauka hausnarketa hori oinezkoentzako guneak handitzearekin lotuta joan behar dela.
Une egokia da ere, Eibar osoa zeharkatu dezakeen bidegorri-pasealekua gauzatzeko. Barrenatik Amañara joango zena. Aspaldi dabil EH Bildu errepikatzen: Oso inbertsio ekonomiko gutxirekin etekin sozial eta komunitario handia izango luke proiektu honek.
EH Bildu beraz, prest azaltzen da peatonalizazioan sakontzeko, ordutegiak handitzeko, gune gehiago sortzeko, espaloiak handitzeko eta hiri barruko bidegorri-pasealekuan aurrera pausoak emateko. Azken finean, hiriaren egitura aldatu eta herritarrek espazio publikoa berreskuratzeko. Eibarko kaleak ireki!
Erronka handiak ditu hiriak aurretik baina hainbat proiektu geldirik ditu PSEren udal gobernuak. Ordua da alkate berriaren salmenta eta promozioarekin bukatzeko. Ordua da erronkei aurre egin eta lanean hasteko.
Enpresa eraikitzaileak obrarekin jarraitzeko 700.000€ gehiago behar dituela jakinarazi digute. Noiz arte jarraituko du diru publikoa xahutzen Errebal eraikinak?
Ekaineko Plenoan udal dirulaguntzetan aldaketak onartu ziren. EH Bilduk Garapen Ekonomikoan egindako murrizketak salatu zituen. Gainera, udal lan orientazio zerbitzua martxan jartzearen garrantzia azpimarratu du.
Osasun krisialdian egindako lanaren berri eman du EH Bilduk. Gainera, etorkizunera begira eman beharreko pausuak azaldu dituzte. Elkarlana eta eibartarren ongizatea beti ardatz.