Berriro ere, UPNk aurrekontuetan beste bi aldaketa eskatzera behartzen gaitu, elkarte eta kolektiboek gure bi kultur jarduerak antolatu ahal izan ditzaten, hain maite eta espero ditugunak.
2021eko aurrekontuarekin jarraitzen dugu; aurrekontu horrek paralisi instituzional batera garamatza, eta gure zerbitzu publikoen narriadura dakar.
Lana eta adostasuna agindu zuten, eta hiru hilabete geroago aurrekonturik eta proposamenik gabe jarraitzen dugu.
Une honetan, 2021ean onartu zuten aurrekontuaren arabera, 3000 € ditugu Malkaitz elkarteak Olentzero eta Mari Domingi antolatzeko eta 0 € Errege Magoen Lagunak elkarteak ohiko kabalgata antolatzeko.
Malkaitzentzat ez da nahikoa; izan ere, ibilbidean zehar elikagaiak eskaini nahi direlako, besteak beste, eta, jakina, Erregeen Lagunen Elkarteak ezin izanen du Kabalgata antolatu.
Berriro ere erantzukizuna eskatu behar diogu gobernu-taldeari, Olentzero eta Mari Domingi antolatzeko partida handituko duen aurrekontu-aldaketa aurkez dezan eta aurrekontua eman diezaion elkarteari Errege Magoen kabalgata antola dezan.
Ezin dugu horrela jarraitu, udalerriarekin konpromisoa dute eta aurrekontuak aurkezteko betebeharra dute.