Eguesibarrek merezi duen Kultur Etxea sortu nahi dugu, ibar handi, askotariko eta anitzaren benetako beharrak asetuz, herritar guztientzako kultura bultzatuko duena eta gure gazteen etorkizunari begira proiektatuko dena. Egungo espazioak eta baliabideak eskaintzea, baina etorkizuneko aldaketetara eta kultura eta ikerketa kontsumitzeko modu berrietara egokitzea.
Hori guztia liburutegiarekin eta artxiboarekin batera egingo dugu.
Azpiegitura horiek kanpoko espazio fisiko segurua, dinamikoa eta bizitzaz betea sortuko dute. Bailarako pertsona guztientzako topagune eta interakzio plaza edo foro bat bultzatuko dugu.
Gure bailara kultur etxe eta sorkuntza zentro garrantzitsuenen mapan kokatzeko lehengairik onena dugu; etorkizuna gogoz bizitzeko duen biztanleria gaztea. Baliabideak sortuz eta kultur eskaintza handia eskeiniz lortu nahi dugu.