Eguesibarko udal hauteskundeetarako EH Bilduren zerrenda gure bailarako aniztasunaren isla ezin hobea da, bertako jendearena, herriena eta kontzejuena.
Gazteak eta esperientzia dutenak konbinatzen ditu. Horiek guztiak kulturarekin, elkarte-mugimenduarekin, kirolarekin, osasunarekin, hezkuntzarekin eta kudeaketa publikoarekin konprometituta daude.
Ibilbide luzea dute Eguesibarren defentsan. Landa-ingurunea babesteko borrokalariak. Tokiko merkataritzaren babesleak, Merkatal gune handien aurrean, Kulturarako espazioen aldekoak, apustu-lokalen aurrean. Komunitate energetikoak sortzearen alde eginez, eta ez paisaia suntsitu eta flora eta fauna erasotzen duten poligono eoliko handien alde. Bide-hezkuntzaren aldekoak, eta ez tranpa radarren aldekoak. Pertsona guztientzako Bailara baten bultzatzaileak, bazterketarik gabe. Etxebizitza duina izateko eskubidea eta errealitatea izango den lekua. Eguesibar.
Gure osasun-zentroa eta gure eskola publikoak hobetzeko lanean jarraitu nahi duten pertsonak, biderik onena gure zerbitzuen kudeaketa publikoa dela ulertzen dutenak, hala nola kiroldegien kudeaketa. Administrazioan lan egiten dutenen eskubide eta lan-baldintzekin duinen aldekoak.
Sindikalgintzan esperientzia duen jendea, gizarte-ekintzaileak, mugimendu feministan eta LGTBI+en lan egiten dutenak. Desgaitasunen bat duten pertsonak, haur, gazte eta migratzaileak ikustarazteko eta gizarteratzeko lanean daudenak.
Gure Ibarrean aurrean ditugun erronkei irtenbideak eskaintzeko gaitasuna duen pertsona-talde bat aurkezten dugu. Herritarren parte-hartzean eta herri-demokrazian sinesten duena, udal-jarduera ororen funtsezko pieza den aldetik.
Gauzak aldatu nahi dituen eta Eguesibar hobea eraikitzen aurrera egin nahi duen pertsonak gara, Udal irekia, hurbila eta herritarrentzat eraginkorra izango dena nahi dugu.
Hauek dira Eguesibarko Udalerako hauteskunde-zerrenda:
1. Ainara González Hervás
2. Asier Mesanza Moraza
3. Izaskun Juarez Goñi
4. Ricardo Laspidea Arnedo
5. Anne Appriou
6. Nerea Lizaso Sanchez
7. Miren Elkarte Irigibel
8. Marco Bellizzi Ederra
9. Belen Cardiel Díaz de Cerio
10. Patxi Gastón Cabral
11. Lourdes Etxeberria Zudaire
12. Beatriz Eslava Lizaso
13. Pello Sagaseta Portillo
14. Javier López Alvarez
15. Alberto Mendilazo Anaut
16. Itziar Ordoyo Campillo
17. Igor Lankunza Hernández
18. Naroa Aramendia Tudela
19. Saioa Alonso Manrique
20. Cesar Rodriguez Morales
21. Amaia Etxarte Iturralde
Ordezkoak / Suplentes
22. Silvia Mezquiriz Oroz
23. Beatriz Guillen Conesa
24. Xabier Esparza Leibar
25. Carlos Palacios Urabayen
26. Ainara Jauregi Ganuza