AKTUALITATEA


| 2026-06-09 15:36:00

Ekimenak ongizate emozionalean, isolamendu egoeren prebentzioan eta gazte guztien parte-hartze osoaren bermean oinarritzen dira.

Eguesibarko EH Bilduk hiru proposamen aurkeztu ditu herrian gazteentzako politika publikoak indartzeko eta udalerriko nerabe eta gazteen benetako beharretara egokituko den eredu bat eraiki ahal izateko. 

1) “Ongizate Emozionaleko Gazte Espazio” bat sortzea

Arreta psikologikoa eskaini nahi diegu 14 eta 35 urte bitarteko gazteei, zenbait arazori aurre egiteko: antsietatea, elikadura-jokabidearen nahasteak, dolua, identitatea edo estres akademikoa eta lanekoa. Gure proposamenak, gainera, prebentzio-tailerrak aurreikusten ditu institutuetan eta gazte guneetan, bai eta Osasunbidearekin koordinatutako bideratze mekanismoak ere, esku-hartze espezializatuagoa behar duten kasuetan.

2) Gazte-hezkuntzako taldearen lanaldia luzatzea

Sarriguren BHIn nahi ez den bakardadearen prebentziorako eta inklusiorako programa espezifiko bat garatzeko gazte-hezkuntzako taldearen jardunaldia luzatu nahi dugu. Programak arreta berezia jarriko du desgaitasunen bat duten edo egoera zaurgarrian dauden gazteengan, eta dinamizazio, laguntza eta bizikidetza jarduerak garatuko ditu, ikastetxeko zuzendaritza taldearekin eta gainontzeko langileekin koordinatuta.

3) Gazte politiken ikuspegi inklusiboa indartzea

Gazteriari buruzko politiketan zuzenketak egin nahi ditugu, haien ikuspegi inklusiboa indartzeko. Desgaitasunen bat duten gazteentzako harrera eta laguntza ibilbideak sortzea, autonomiari laguntzeko langileak sartzea, irisgarritasun unibertsalaren irizpideen araberako jarduerak diseinatzea eta Desgaitasunen bat duten Pertsonen Nazioarteko Egunerako ekintza espezifikoak sortzea proposatzen dugu. Gure lehentasuna da bermatzea Eguesibarko gazte guztiek baldintza berdinetan parte hartzen ahal dutela komunitatearen egunerokoan, ongizate emozionala, gizarteratzea eta komunitate kohesioa indartuz.