AKTUALITATEA


| 2023-09-06 16:00:00

EH Bildutik behin baino gehiagotan salatu dugu Eguesibarreko Udalak ez duela betetzen euskararen udal ordenantza. Herritarren hizkuntza eskubideak urratzen ditu, oraingoan Nafarroako Arartekoak argi utzi nahi izan duen bezala, bere iritzia plazaratu ondoren.

Egun hauetan, ikasturtea hastear dagoela, herritar askok helarazi diguzue euskarazko jardueren eskaintzarik eza. Kirol-, kultura-, gazte- edo beste edozein eratako jardueretan, haur, gazte edo helduentzako euskara eskaintza minimoa da.

Hala da, UPNk, gaur egun udalean gobernatzen duenak, Navarra Sumak euskarafobiarekin hasitako bideari jarraitzen dio. Behin eta berriz, UPNk herritarren hizkuntza eskubideak urratzen eta zapaltzen ditu.

Beste adibide bat da, besterik ez. Argi dago, gobernantza berarekin arazo berberak errepikatzen dira.

EH Bildutik lanean jarraituko dugu euskaraz bizitzeko eskubidearen alde, are gehiago euskararen aurkako erasoek etenik ez dutenean.

Behatokiak ere eskaera hori egin dio Udalari: https://behatokia.eus/eu/albisteak/nafarroako-musika-eskolak/