AKTUALITATEA

| 2026-01-09

Ostatu erabilerak eta turismo establezimenduak arautzeko Udal Gobernuak iragarpen bat egin duen honetan, komeni da zehaztea ez gaudela neurri berri baten aurrean, horrela ulertuarazi nahi izan den arren. Onarpena ontzat ematen badugu ere, berehala beste neurri batzuk hartu behar dira eraginkorragoak izango direnak, eta zorroztasunez betearazi: hotel gehiago ezin dira baimendu hiri osoan eta salbuespenak ezabatuko dira. Halaber, pisu turistikoen kopurua ezin da inondik inora ontzat eman eta, hala, kopuru hau modu progresiboan gutxitzen joateko lizentzien iraungitzea eskatzen dugu.