Funts putreek hirian duten inpaktuarekin kezkatua, EH Bildutik Etxebizitza zinegotziaren agerraldi eskaera bultzatu dugu. Gure galderei erantzunez, Udal Gobernuak onartu du funts putreek eta eraikin osoen jabe diren enpresek ez dutela OHZren errekargua ordaintzen etxebizitzak hutsik izateagatik «zatiketa horizontala egina ez dutelako». Hau da, jabe handiak dira irabazten ateratzen direnak, etxebizitza larrialdi bete-betean.