AKTUALITATEA

| 2026-02-26

Gehiengo aurrerakoiaren babesarekin atera da aurrera gaur EH Bilduren ekimena, atxilotuen jatorria argitaratu ez dadin eskatzeko. Gauzak honela, zuzenean galdetzen diogu Jon Insausti alkateari zer egingo duen orain: aldebakartasunaren bidetik jarraitu eta ultra eskuinaren agenda elikatu, ala gai honetan dagoen adostasun zabalarekin bat egin, ahots adituek bermatua gainera. Argitzea eskatzen dugu.