Azken egunotan elkarte desberdinetatik egindako lanari esker desalojoa “mailakatua” izan da eta, hain zuzen ere, azken unera arte eragileek egindako ahalegina balioan jarri nahi dugu EH Bildutik. Martuteneko eraikinetik ondasun pertsonalak ateratzen lagunduz, garraiorako autoak jarriz, eta babes emozionala emanez. Era berean, alkateak hitz emandako “ibilbide pertsonalizatua” jaso dezaten eskatzen dugu, denek. Ibilbide horiek, denbora eta koordinazio gehiagorekin egin zitezkeela uste dugu. Azkenik, La Sirena aterpetxea urte osoan irekita egoteko eskaera berresten dugu.