EH Bilduk Bizkaiko ekitaldi politikoa egin du, gaur arratsaldean, Portugaleteko Martxoak 8 plazan. Bertan hitza hartu dute Oskar Matute Europako hauteskundeetarako EH Bilduren zerrendakideak eta Diana Urrea EAEko Parlamentuko kideak.
Matuteren hitzetan, gaur egun, "Europan,ultraeskuinadarren gerra-hotsak gero eta ozenago entzuten ari dira, duela 90 urte baino gehiago estatu-kolpe faxista eragin zuten horienak, hain zuzen. Gaur, Europan eta hemendik, ultraeskuinari galga jarri behar zaio".
Bere hitzetan, "EH Bilduren botoak faxismoa geldiarazteko eta gure herriaren eraikuntza nazional eta sozialerako bermea direlako".
Diana Urreak bestalde, "aldaketa politiko eta soziala posible, desiragarri eta beharrezkoa dela" esan du. "Hemen eta orain herri klaseen behar eta aldarrikapenen defentsa egin behar dugu. Gure eskubideak defendatzea gure belaunaldien etorkizuna defendatzea delako".