AKTUALITATEA


| 2020-03-25 11:21:00

Koronabirusak eragindako krisi soziosanitarioak adinekoen egoitzetan izan dezakeen eragina kontuan izanda, zentro horietan hartuko diren neurriak lehenbailehen indartzea eta zehaztea beharrezkoa dela uste du EH Bilduk.

 

Hori dela eta, Aldundiari dagozkion egoitza publikoetan eta plaza kontzertatuak dituzten zentroetara zein babes neurri bideratuko diren galdetu du. Hain zuzen ere, EH Bilduk jakin nahi du EPIak banatu diren eta, horrela izanez gero, zenbat eta zein zerbitzuetan.

 

Hartuko diren babes neurrietaz gain, orain arte emandako urratsen inguruan ere galdetu du EH Bilduk.

 

Sail ezberdinetako langileei koronabirusaren inguruko kontrolak egin zaizkien jakitea beharrezkoa da.; zein froga mota eta zein langile motari, hain zuzen ere”, azpimarratu du Bea Ilardia EH Bilduko bozeramaileak.

 

Babes neurriak garraio publikoan

 

Beste alde batetik, EH Bilduk garraio publikoan ari diren langileen segurtasuna bermatzeko zer nolako neurriak hartu diren zehaztu nahi du. Sektore publiko horretan lanean ari diren langileentzako maskarak eskatu diren eta zein garraiobidetan banatuko diren argitu nahi du EH Bilduk.