AKTUALITATEA


| 2025-01-21 12:16:00

45 urte bete dira Alonsotegiko Aldana tabernan lehergailu bat zartarazi eta lau herritar hil zituztenetik, GAE izeneko erakundeak bere gain hartutako atentatuan. Lau lagun hil ziren eztandaren eraginez, Mari Paz Ariño eta Pacifico Fika senar-emazteak, Liborio Arana eta Manuel Santacoloma. Beste hamar pertsona zauritu egin ziren.

 

Gertakaria gogoratzeko eta egia eta justizia eskatzeko, ekitaldia eta lore eskaintza burutu dira Alonsotegin. Bertan, udal korporazioak deituta, biktimen senideak eta herritar ugari batu dira. EH Bilduren ordezkaritza bat ere bertan izan da, egia ezagutzea eta justizia eskatuz.