Berriobeitiko udalak antolatzen duen festa haundiena da Zendea Eguna, beti , alkate desberdinak izanda ere udal talde guztien artean auzolanean antolatu izan dena, behin ere gatazkarik izan gabe, adostasunez edo gehiengoaz erabakiak hartuz.
Bator sartu eta bere gobernukideen ixiltasunez baliaturik bere gustora aldatu nahi izan du, beste zinegotzi , kontzeju eta herritarren haserrea sortuz.
Lehenik bere kabuz aurtengo eguna lekuz aldatzea erabaki zuen Larragetan egin beharrean Añezkarren eginez eta gainera orain arte egiten zen modua aldatu, urteoro herri desberdinetan eta herri guztietan egiteko ohitura kenduz.
Honen aurrean Plazaola taldekoek mozio bat aurkeztu zuten Abuztuko Osoko bilkuran eztabaidatzeko eta Alkateak ez zuen sartu nahi izan Osoko Bilkurako gai ordenean , eta hau behin ere ez da gertatu Udalherri honetan, aurkezten diren mozio guztiak Osoko bilkurara eraman izan dira beti edozein taldetakoak izanda ere, gainera kontutan hartu behar dugu joan den legealdian bera izan zela mozio gehien eraman zuen zinegotzia eta gehienak gainera udalarekin ikustekorik ez zutenak.
Beste modurik ez zegoenez gaia eztabaidatzeko, Euskal Herria Bildu, Plazaola eta PSN-k ezhoiko batzar bat eskatu genuen eta legeak agintzen duenez osoko bilkura deitu zuen, bestela oraindik ere zain egongo ginateke. Osoko Bilkura horretan hartutako erabakiari buruz, eta batez ere moduaz, eztabaidatu genuen eta azkenean atzera egin zuen eta Larragetan ospatuko zela esan zuen nahiz eta berari zegokion erabakia zela mantendu. AAB eta Vecinos por Artikako taldeak betiko moduan ixilik gelditu ziren.
Iraileko Osoko bilkuran mozio bat aurkeztu genuen talde bakoitzak jai honi buruzko iritzia argi uzteko. Hortan eskatu genuen kultur komisioa eta egin behar den herriko kontzejuaren artean antola dezaten festa, orain arte bezala eta puntu honetara iristean AAB eta Vecinos por Artikakoek Navarra Sumaren aldeko hautua egin zuten horrela herrien eta jendearen parte hartzeari ateak itxiz festaren antolaketan.
Hala ere ez dugu dudarik jartzen Larragetako festa honetara hurbiltzen diren guztiek herriaz eta egunaz disfrutatuko dutela.